GIPUZKOAKO TXAPELKETAN MURGILDUTA DAUDE EKD PILOTA TALDEKO PILOTARIAK

Giouzkoako Binakako Txapelketan murgilduta gaude, bostgarren jardunaldian hain zuzen ere. Aldi berean, Gipuzkoako Eskuz Banakako Txapelketako lehen jardunaldiarekin ere hasten gara eta hauek dira asteburuan Eibarko Klub Deportiboko EKD Pilota taldeko pilotariek jokatuko dituzten partidak:

Ostiralean, hilak 14, 18:30ean binakako partida Oñatiko Zubikoa frontoian bertako Aloña mendi bikotearen aurka arituko dira Oñatz Urkiaga eta Manex Gisasola eibartarrak.
Ostiralean 19:00etan, eskuz banakako lelengo jardunaldiko partidan, Aleix Del Rey EKD Pilota taldeko ordezkariak Gaztelupe klubeko Aranburu izango du aurkari Zaldibiako pilotalekuan.
Ostiralean Bergaran, udal pilotalekuan, 19:15ean hasita, gure ordezkarien bi partida: jubenil mailakoen partida, non Ibon Ibarra eta Mikel Caramanzana eibartar ordezkariak Bergarako bikotea izango dute aurkari. Jarraian, senior mailako eskuz binakako partidan, Iker Narvaiza eta Ander Agirresarobe eibartarrek, Bergarako bikotea izango dute aurrez aurre.
Eta baita ostiralean, 20:00etan, Aiako pilotalekuan, senior mailako binakako gomazko paleta partida, Zarautz eta Eibarko Aparicio eta Unda bikoteen artekoa.

Bestalde, ostiralean, hilak 14, ohi bezala, etxean jokatzea dagozkigun asteroko partidak, Mendaroko udal pilotalekuan jokatuko dira, 19:15ean hasita:
lehen partidan, eskuz banakakoa infantil mailan, Aratz Amillategi eibartarrak Goierriko Mendizabali aurre egin dio; jarraian, Liher Gil EKD PIlotako infantilak Bergarako Fernandez pilotariaren aurka jokatuko du; hirugarren partida, eskuz banakakoa, infantil mailan, Varona eibartara Azpeitiko Ilunpe klubeko Larramendiren aurka;
jaialdiko laugarren partidan, Ekhi Azpilikueta eta Ugaitz Segurola armagileek Aretxabaletako Errasti eta Otazu bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak; eta jaialdiari amaiera emateko, Mendaron, binakako gomazko paletako partida, Eibar eta Bergara 1en artean.

Asteburuko jardunaldiari amaiera emateko, igandean, 11:30ean, senior kategoriako bikoteen eskutik, Zumarragako Beloki frontoian, Viana anaiek osatutako bikotea Mikel Azkargorta eta Felix Condek osatutako bikote eibartarraren aurka jokatuko du.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude