Hileko artxiboak: urria 2022

AZKEN JARDUNALDIA ESKUZ BINAKAKOAN

Ostegunean, urriak 27, iluntzeko 21:30ean, Gipuzkoako Paleta Gomazko Binakako Txapelketako partida jokatuko da Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan Eibar 1  bikotearen eta  bikote mutrikuarraren artean.

Ostiralean, urriak 28, asteroko jaialdia Mendaron, bi partidukin: lehenengoa 19:00etan, Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako partida, Eibarko Aratz Amillategi eta Arrasateko Etxabe pilotarien artean, infantil mailan. Ondoren, Gipuzkoako eskuz binakako txapelketako lehen faseko azken jardunaldian, kadete mailan, Ekhi Azpilikueta eta Ugaitz Segurolak osatutako eibartar bikotea, Bergarako, Amuategi eta Etxeberriak osatutako bikotearen aurka.

Ostiralean urriak 28,  Paleta Gomazko Binakako  partida ere izango da Mutrikun, Miruaitz pilotalekuan, 21:30etan, Atxurrak eta Zenarruzabeitiak osatutako bikote mutrikuarra eta Eibar 2 bikotearen artean.

Ostiralean baita, Gipuzkoako Eskuz Banakako Txapelketako hirugarren jardunaldiari dagozkion  beste bi norgehiagoka jokatuko dira etxetik kanpo, biak infantil kategorian: 18:00etan Lazkaon, Aleix del Rey EKD pilotako ordezkaria,  Ormazabal lazkaotarraren aurka neurtuko da; eta ordu berean, 18:00etan  baina Aretxabaletako udal pilotalekuan, Errasti bertako pilotariak Eibarko Liher Gil izango du aurrez aurre.

GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO PARTIDUAK

Ostegunean, hilaren 20an, Mendaroko frontoian, Paleta Goma binakako Gipuzkoako Txapelketako partiduak jokatuko dira: 20:00etan hasita, Eibar 1eko Unda eta Apariciok osatutako bikotea Orioko palista bikotearen aurka izango dira eta ondoren , Ginea eta Lombraña armaginek Zumarragako Garcia ALbeniz eta Viana bikotea hartuko dute aurkari.

Hilaren 21ean, ostirala, Gipuzkoako Txapelketako bigarren jardunaldiko banakako partidak jokatzen dira, infantil mailan: 18:00etan Zestoan, Izaguirre bertako pilotariak, Aratz Amillategi eibartarra izango du aurkari. Zaldibian 18:30ean Liher Gil eibartarrak bisitari gisa jokatuko du Aristi zaldibitarraren aurka. Eta Zumarragan, Xuban Varona armagileak izango du aurkari Garmendia.

Ostiralean baita, hilak 21, Mendaron, ohi bezala, asteroko jaialdia, 19:15ean hasiko da Gipuzkoako Txapelketako bakarkako azken partidarekin, Eibarko EKD Pilota ordezkatzen duen Aleix Del Rey gerriko gorriarekin Azpeitiko Beristain pilotariaren aurka.
Jarraian, Gipuzkoako Txapelketako seigarren jardunaldiko binakako partidak izango dira: Patxi Basaras eta Ekain Araolaza armagileak kadete mailan Zestoako bikotearen aurka. Jarraian,jubenil mailako binakako partida izango da non Ibon Ibarra eta Mikel Caramanzana eibartarrak Lazkaoko bikotea izango duten aurrez aurre eta jaialdiari amaiera emateko, senior mailan, Narvaiza eta Aguirresarobe bikote armaginak, Beasaingo Murumendi bikotearan kontra jokatuko dute.

Soraluzen ere, ostiralean, hilak 21, kadete mailan, eskuz binakako partida jokatzen da Oñatz Urkiaga eta Manex Gisasola bikote eibartarren eta Lazkaoko bikotearen artean.

Animo denei!!

GIPUZKOAKO TXAPELKETAN MURGILDUTA DAUDE EKD PILOTA TALDEKO PILOTARIAK

Giouzkoako Binakako Txapelketan murgilduta gaude, bostgarren jardunaldian hain zuzen ere. Aldi berean, Gipuzkoako Eskuz Banakako Txapelketako lehen jardunaldiarekin ere hasten gara eta hauek dira asteburuan Eibarko Klub Deportiboko EKD Pilota taldeko pilotariek jokatuko dituzten partidak:

Ostiralean, hilak 14, 18:30ean binakako partida Oñatiko Zubikoa frontoian bertako Aloña mendi bikotearen aurka arituko dira Oñatz Urkiaga eta Manex Gisasola eibartarrak.
Ostiralean 19:00etan, eskuz banakako lelengo jardunaldiko partidan, Aleix Del Rey EKD Pilota taldeko ordezkariak Gaztelupe klubeko Aranburu izango du aurkari Zaldibiako pilotalekuan.
Ostiralean Bergaran, udal pilotalekuan, 19:15ean hasita, gure ordezkarien bi partida: jubenil mailakoen partida, non Ibon Ibarra eta Mikel Caramanzana eibartar ordezkariak Bergarako bikotea izango dute aurkari. Jarraian, senior mailako eskuz binakako partidan, Iker Narvaiza eta Ander Agirresarobe eibartarrek, Bergarako bikotea izango dute aurrez aurre.
Eta baita ostiralean, 20:00etan, Aiako pilotalekuan, senior mailako binakako gomazko paleta partida, Zarautz eta Eibarko Aparicio eta Unda bikoteen artekoa.

Bestalde, ostiralean, hilak 14, ohi bezala, etxean jokatzea dagozkigun asteroko partidak, Mendaroko udal pilotalekuan jokatuko dira, 19:15ean hasita:
lehen partidan, eskuz banakakoa infantil mailan, Aratz Amillategi eibartarrak Goierriko Mendizabali aurre egin dio; jarraian, Liher Gil EKD PIlotako infantilak Bergarako Fernandez pilotariaren aurka jokatuko du; hirugarren partida, eskuz banakakoa, infantil mailan, Varona eibartara Azpeitiko Ilunpe klubeko Larramendiren aurka;
jaialdiko laugarren partidan, Ekhi Azpilikueta eta Ugaitz Segurola armagileek Aretxabaletako Errasti eta Otazu bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak; eta jaialdiari amaiera emateko, Mendaron, binakako gomazko paletako partida, Eibar eta Bergara 1en artean.

Asteburuko jardunaldiari amaiera emateko, igandean, 11:30ean, senior kategoriako bikoteen eskutik, Zumarragako Beloki frontoian, Viana anaiek osatutako bikotea Mikel Azkargorta eta Felix Condek osatutako bikote eibartarraren aurka jokatuko du.