Jardunaldi ikaragarria egin du Mikel Azkargortak, eta ikasturtea bukatzeko beste txapel bat ekarri du Klubera: Gipuzkoako mendebaldeko 1. mailako kadeteen txapela. San Juan bezperatan eta partido gogorraren ostean jantzi zuen txapela.
Mikel Caminak, berriz, kadeteen bigarren mailako txapelduorde gelditu da, honek ere jardun bikaina egin ondoren eta final estu-estuaren ondoren.
Zorionak, Mikel eta Mikel!
