Berezia bezain ona

Jaialdi ederra izan zen iragan ostiralean Astelenan. Berezia bezain ona. Berezia modalitate ezberdinak ikusteko aukera egon zelako, eta ona, pilota partida politak ikusi zirelako.

Pilotariek familiartekoak, lagunak eta zaleak oro har bertaratu ziren Astelenara, pilotariak animatzera. Iker Narbaizak eta Ander Agirresarobek partida ederra jokatu zuten oñatiarren kontra (22-16). Galtzen hasi, baina partidari buelta eman eta dotore irabazi zuten.

Gomazko pilotazko pala-partida egokituak ere izan ziren, kirolean denontzako dagoela lekua ikusteko aukera paregabea.

Azkenik, txikienen erakustaldia izan zen: Araolaza-Oruezabal, Izagirre-Segurolaren kontra. Harrobia martxan dela erakutsi zuten.

Eskerrik asko, benetan, Klub Deportiboak antolatutako jaialdi honi babesa erakutsi diozuen guztioei: Aspe pilota, Eibarko Udala, Eibarko Patronatoa, Leyran grafikak, Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol egokituko elkartea, eta batez ere bertaratu zineten familia, lagun eta zale guzti-guztioi.

Eskerrik asko.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude