Hileko artxiboak: martxoa 2018

PILOTA ETA MENDI UDALEKUAK, LA PUEBLA DE LABARCAN

Pilotazalea eta mendizalea bazara, eta 7 eta 11 urte artean badituzu, Pilota eta Mendi udalekuetan izena emateko aukera duzu.

Lapuebla de Labarcan egingo dira udalekuak ekainaren 23tik 28ra bitartean. Arabako Euskal Pilota Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatutako ekimena da, eta aurre-izen ematea Arabako Euskal Pilota Elkartean egingo da, maiatzaren 11a aurretik. Izen-emate ofiziala, berriz, maiatzaren 16tik ekainaren 18ra bitartean egingo da.

IZEN-EMATEAK:
Biak, bai aurreizen-ematea eta bai izen-ematea egiteko honako helbide elektroniko honetara idatz dezakezue zuen izen-abizenak, telefonoa, jaiotze-data, adina, Pilota Eskolaren izena, herria eta emaila jakinaraziz : koordinatzailea@pilotaraba.com

KUOTA:
240 € (Pilota Eskoletako Pilotariak eta Ikastoleen Elkarteko Ikasleak )
265 € (Gainerakoak)

OHARRA: Behin betiko izenematea egiteko, inprimakia posta elektronikoz helaraziko dizkizuegu. Bertan, argibideak emango ditugu udalekuaren nondik norakoak azaltzeko (jantzi zerrenda, beharrezko agiriak, diruaren ordainketarako argibideak, ekintzak, irteera-etorrera eguna eta orduak, eta abar).

Animatu!

Berezia bezain ona

Jaialdi ederra izan zen iragan ostiralean Astelenan. Berezia bezain ona. Berezia modalitate ezberdinak ikusteko aukera egon zelako, eta ona, pilota partida politak ikusi zirelako.

Pilotariek familiartekoak, lagunak eta zaleak oro har bertaratu ziren Astelenara, pilotariak animatzera. Iker Narbaizak eta Ander Agirresarobek partida ederra jokatu zuten oñatiarren kontra (22-16). Galtzen hasi, baina partidari buelta eman eta dotore irabazi zuten.

Gomazko pilotazko pala-partida egokituak ere izan ziren, kirolean denontzako dagoela lekua ikusteko aukera paregabea.

Azkenik, txikienen erakustaldia izan zen: Araolaza-Oruezabal, Izagirre-Segurolaren kontra. Harrobia martxan dela erakutsi zuten.

Eskerrik asko, benetan, Klub Deportiboak antolatutako jaialdi honi babesa erakutsi diozuen guztioei: Aspe pilota, Eibarko Udala, Eibarko Patronatoa, Leyran grafikak, Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol egokituko elkartea, eta batez ere bertaratu zineten familia, lagun eta zale guzti-guztioi.

Eskerrik asko.