Datorren otsailaren 23rako (ostirala) partidu bereziak antolatu ditu Eibarko Klub Deportiboak. Hiru kategoria eta modalitatetako partidak egongo dira ikusgai, arratsaldeko 7etatik 9:30era bitartean. Hona hemen kartela:
NARBAIZA/ AGIRRESAROBE VS PÉREZ/ESCALERO
- PARTIDA: Gurpil-aulkien gaineko gomazko pala-partida (Donostialdea, federatuak)
LASA / LIZASO VS QUESADA / NABARIDAS
- PARTIDA: Eskuz binakakoa, Eibarko Pilota Eskola
ORUEZABAL/ SEGUROLA VS IBARRA/ GISASOLA
Arratsaldeko 7etan hasiko da jaialdia. Sarrera debalde da. Etorri pilotariak animatzera! Ederto pasatuko dugu.
Utzi erantzuna