Hileko artxiboak: ekaina 2017

San Juan txapelketa, giro onean

Partida politak, joko ona, ilusio handia eta giro ona. Osagai guztiak izan zituen ekainaren 17an, Astelenan jokatutako San Juan txapelketak.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Eibarko Udalari eta Udal Kirol patronatuari batetik, txapelketa antolatzeko eskainitako laguntzagatik; eta Aspe pilota-enpresari bestetik, oraingoan ere Pilota Eskolari emandako babes eta laguntzagatik. Baina batez ere, pilotari guztiak animatzera bertaratu zineten lagun, senide eta pilotazale guztieri.

Hona hemen txapelketako emaitzak:

  • Larrarte-Lazpita 16 / Varona-Barrenetxea 12
  • Araolaza-Alonso 16 / Sarraga-Lasa 3
  • Pacheco-Arrieta 12 / Lopez-Ibarra 18
  • Camina-Sanchez 18 / Azkargorta-Fuentes 16
  • Narbaiza 22 – Gaztañaga 9
  • Agirresarobe-Samaniego 17 / Briongos-Zabaleta 22

 

Ondo pasa San Juanak!

 

 

Pilota Eskolan izena emateko epea zabalik (17-18 ikasturtea)

Zabalik dago Pilota Eskolako aurre izen-ematea. Horretarako, azpian erantsita dagoen fitxa bete eta pilotaeskola@deporeibar.com bidali, edo, bestela, Ipuruako Kiroldegiko atezaintzan egongo den kutxa batean utzi.

Pilota Eskolan izena emateko honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Eibarko Klub Deportiboko bazkidea izan behar da umea (6 euro urtean). Bazkidea ez denak fitxa bat bete eta entrenatzaileari eman beharko dio. Bazkide denak ez du fitxa hori bete beharko.
  • Eibarko Udal Kirol patronatuko bazkidea izatea derrigorrezkoa da.
  • Urteko kuota ordaindu beharko da (40 euro urtea; ordainketa bakarra egingo da ikasturte hasieran).

ENTRENAMENDU EGUNAK ETA ORDUTEGIAK

  • 2010-2009 urteetan jaiotakoak: astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara.
  • 2008-2007. urteetan jaiotakoak: astearte eta ostegunetan 18:00etatik 19:00etara.
  • 2006-2005-2004 urteetan jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara.
  • 2003 urtekoak edo zaharragoak: astelehen eta asteazken 17:00etatik 18:00etara.

Arauak, betebeharrak eta bestelako informazioa izen-emate fitxan bertan ageri dira. Irakurri faborez, izena eman aurretik. Eskerrik asko.