Amañako txapelketaren azken txanpa, larunbatean

Argazkia: A. Lasa

Larunbatean, maiatzaren 27an, 12:00etatik aurrera, Amañako txapelketako azken partidak jokatuko dira: finalak. Iragan hiru zapatuetan pilotan jokatu eta ondo pasatzeko aukera izan dute eskolako txikienek, eta baita bertara hurbildu diren gurasoek ere. Datorren zapatuan, berriz, finaleko partidak jokatuko dituzten pilotariak eta ez dituztenak jokatu ere frontoian elkartuko dira; goizaz gozatu eta talde-argazkia ateratzeko aukera egongo da gainera (ez ezazue ahaztu taldeko kamiseta).

Dena dela, maiatza bete-betea izaten da beti, eta ez ahaztu, partiden ostean, (edo aurretik) Klub Deportiboak antolatutako artisau-azoka ikustera joaterik.

Esan gainera “Amana es la caña”  elkartearekin (Amaña auzoko denda txikia sustatzeko elkartea) batera antolatutako txapelketa izan dela, eta haiek prestatutako txorizo-ogitartekoak jan zituztela pilotariek. Eskerrik asko haiei, eskainitako laguntzagatik.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude