Gipuzkoako I. Pilota Eguna ospatuko da Donostian

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak I. Gipuzkoako I. Pilota Eguna antolatuko du datorren maiatzaren 21ean, Donostian. Pilotari eta pilotazaleentzat hitzordu berezia izango da.

Pilota-kirola ezagutaraztea eta lanean aritzen diren kluben eta federazioen jardunaren berri ematea izango da egunaren helburu nagusia.Horretarako, hainbat ekitaldi antolatuko dituzte Atano III., Karmelo Balda eta Gaska atzeko frontoietan eta trinketean.

Frontoi mugikorrak ere egongo dira han eta hemen, eta, eguerdi aldera, ACCU Gipuzkoako Crohn gaitza duten pertsonen aldeko elkartearekin batera, ekitaldi solidarioa egingo da;  bertan Kultura arloan ari diren hainbat pertsona ezagunek hartuko dute parte.

Arratsaldean, Atano III. frontoian, eskuzko pilotari profesionalen partidak egongo dira, eta jaialdi hori aprobetxatuko da klubetan urteetan zehar lanean aritu diren hainbat lagun omentzeko.

Hala ere, data hurbildua ahala programazioa zehaztu eta argitara emango du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak.

Animatu eta hartu parte!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude