Hileko artxiboak: apirila 2017

Pilota Egunean parte hartzeko izen-ematea zabalik

Gipuzkoako I. Pilota Eguna antolatuko da maiatzaren 21ean. Dagoeneko programazioa zehaztu dute, eta jokatuko diren ligaxketan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, apirilaren 30era bitartean.

Azpian duzue programazio zehatza. Bestalde, inork izena eman nahi badu, eibarkopilotaeskola@gmail.com helbidera idatzi dezala, eta izen abizenak eta jaioteguna zehaztu.

Animatu eta hartu parte!

Goizeko egitaraua

I pilota egunaren nondik norakoak

Gipuzkoako I. Pilota Eguna ospatuko da Donostian

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak I. Gipuzkoako I. Pilota Eguna antolatuko du datorren maiatzaren 21ean, Donostian. Pilotari eta pilotazaleentzat hitzordu berezia izango da.

Pilota-kirola ezagutaraztea eta lanean aritzen diren kluben eta federazioen jardunaren berri ematea izango da egunaren helburu nagusia.Horretarako, hainbat ekitaldi antolatuko dituzte Atano III., Karmelo Balda eta Gaska atzeko frontoietan eta trinketean.

Frontoi mugikorrak ere egongo dira han eta hemen, eta, eguerdi aldera, ACCU Gipuzkoako Crohn gaitza duten pertsonen aldeko elkartearekin batera, ekitaldi solidarioa egingo da;  bertan Kultura arloan ari diren hainbat pertsona ezagunek hartuko dute parte.

Arratsaldean, Atano III. frontoian, eskuzko pilotari profesionalen partidak egongo dira, eta jaialdi hori aprobetxatuko da klubetan urteetan zehar lanean aritu diren hainbat lagun omentzeko.

Hala ere, data hurbildua ahala programazioa zehaztu eta argitara emango du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak.

Animatu eta hartu parte!

Klub Deportiboa, Korrikan

Iturria: Korrika.eus

Aurten ohore handia izan dugu Pilota Eskolako kideok. Pilota Eskolako eta Xake Eskolako neskatxo bik eraman dute Korrikaren lekukoa Klub Deportiboaren izenean; gure gogoa, zaletazuna eta aukera-berdintasunerako nahia euskararekin uztartu nahi dugulako. Izaro Bernedok  (Pilota Eskola) eta Malen Fernandezek (Xake Eskola) izan zuten lekukoa eramateko ohorea.

Eskerrik asko Klub Deportiboari kirol hauetan ere neskak presente direla erakusteko aukera emateagatik.
Bat eta BatZUK garelako!

 

 

Argazkiaren egilea: Luis Narvaiza

 

 

Eneko Fuentes txapeldun, Gipuzkoako eskolarteko eskuz binakakoan

Eneko Fuentes Klub Deportiboko pilotaria izan da aurtengo Gipuzkoako eskola arteko txapelduna, Zubizarreta bikotearekin batera (kadete mailan). Pilotari gogotsua eta langilea da Eneko, eta ondo merezita du txapela. Zorionak, Eneko!

Eneko Fuentes Eibarko Klub Deportiboko pilotaria (eskuman), finaleko garaikurra eskuan duela.

2017ko Gipuzkoako eskuz binakako finalean partea hartu duten pilotari gazteak.