Hileko artxiboak: martxoa 2017

Emakumezko pilotariek gidatutako entrenamendua Astelenan

Entrenamendu berezia bezain polita izan genuen aurrekoan. Emakumezko pilotari profesionalek gidatutako entrenamendua izan zen; Ane Villanuak, Miriam Arrillagak, Ane Maizak eta Olatz Arrizabalagak gidatutako entrenamendua hain zuzen . Gogoz jokatu zuten txikienek. Hona hemen zenbait argazki.

Emakumezko pilotariak gure txikiekin entrenatzen

Martxoaren 28an, martitzena, Astelena frontoian, entrenamendu berezia izango dute gure txikienek, goi-mailan dabiltzan lau emakumezko pilotarirekin batera arituko baitira frontoian.

Lehena, Olatz Arrizabalaga pilotaria. Gautegiz-Arteagakoa da bera eta Euskal Herriko gomazko paletako azpitxapelduna eta emakumezkoen Master Cup lehiaketako txapelduna. Bigarrena, Ane Villanua pilotari gaztea, kalitezko jokoa erakusten ari den pilotaria. Hirugarrena, Miriam Arrillaga, partidu asko jokatzen eta maila ona erakusten ari den Zubietarra. Laugarrena, Ane Maiza zizurkildarra ere Astelenan izango da, txiki-txikitatik eskuz zein palaz jokatzen ari den pilotari gaztea. Eskuz zein palaz ari diren pilotariak dira laurak, eta haien ibilbide eta modalitateen inguruan galderak egiteko aukera izango dute Eibarko pilota-eskolako txikienek.

Elkarrizketatxoaren ostean, denek batera entrenatuko dute Astelena frontoian, lau pilotariak entrenatzaile dituztela. Badakizue, martxoaren 28an (martitzena), Astelena frontoian, 17:00ean izango da hitzordua.

Bizi, bizi!