Gaurko entrenamendua berezia izan da. Gonbidatu handiak izan ditugu gure artean: Mendizabal III, Rezusta, Elezkano eta Elordi. Laurak zein baino zein jatorragoak eta hurbilagoak. Pilotari izateko zer behar den azaldu dute, haien nondik norakoak kontatu dituzte, eta txikienekin entrenatu dute pilotaren katedralean. Esperientzia polita izan da.
Bukatzeko, argazkiak eta sinadurak. Eskumuturretako-minekin esnatuko ez badira bihar, gaitzerdi; hamaika postal sinatu baitituzte, banan-banan eta munduko pazientzia guztiaz.
Aupa mutilak! eta eskerrik asko Klub Deportiboko Pilota Eskola osatzen dugun guztion partetik.
Halaber, eskerrak ematen hasita ezin Aspe-ko lagunak ahaztu, haien laguntza eta inplikazio osoa jaso dugulako halako entrenamendu-festa bat izateko.
Mila esker bihotz-bihotzez! Bitartean, segi denok fin-fin eta pilotan bizi-bizi!
Utzi erantzuna