Hileko artxiboak: azaroa 2016

Pilota eskolako txikienen debuta Astelenan

Gaurko entrenamendua berezia izan da. Gonbidatu handiak izan ditugu gure artean: Mendizabal III, Rezusta, Elezkano eta Elordi. Laurak zein baino zein jatorragoak eta hurbilagoak. Pilotari izateko zer behar den azaldu dute, haien nondik norakoak kontatu dituzte, eta txikienekin entrenatu dute pilotaren katedralean. Esperientzia polita izan da. taldea-eta-gurasoak

Bukatzeko, argazkiak eta sinadurak. Eskumuturretako-minekin esnatuko ez badira bihar, gaitzerdi; hamaika postal sinatu baitituzte, banan-banan eta munduko pazientzia guztiaz.

Aupa mutilak! eta eskerrik asko Klub Deportiboko Pilota Eskola osatzen dugun guztion partetik.

frontoia-2   rezusta-eta-umeak

elezkano-eta-umeak-1   mendizabal-eta-umeak

umeak-eta-elordi-1Halaber, eskerrak ematen hasita ezin Aspe-ko lagunak ahaztu, haien laguntza eta inplikazio osoa jaso dugulako halako entrenamendu-festa bat izateko.

Mila esker bihotz-bihotzez! Bitartean, segi denok fin-fin eta pilotan bizi-bizi!

Mendizabal, Elordi, Rezusta eta Elezkano gure txikienekin pilotan

Azaroaren 24an entrenamendua Astelena frontoian izango da

Hilaren azkeneko ostegunean entrenamendu berezia izango dute Eibarko Pilota Eskolako txikienek.  Astelena frontoian elkartuko dira, arratsaldeko 17:00ean, Elordirekin, Mendizabalekin, Rezustarekin eta Elezkanorekin batera pilotan egiteko (ikasle guztiek ordu berean entrenatuko dute egun horretan). Esperientzia eta ilusioa, oraina eta etorkizuna, elkarrekin arituko dira tartetxo batez.

Ondoren, taldeko urteko argazkia egiteko aukera aprobetxatuko da, horregatik, ahal dela, entrenamendu horretara joateko ahalegin berezia eskatu nahi zaie gure pilotariei, argazkian denok edo gehienok agertzeko.

Gogoratu, beraz, azaroaren 24an, osteguna, 17:00ean Astelena frontoian elkartuko gara.

Bizi pilota!