Pilota-eskolako txikienentzat, 2016-2017 denboraldia martxan

Azaroan sartu gara, eta honezkero martxa hartu diogu ikasturte berriari. Aurten 40 ikaslek baino gehiagok eman dute izena pilota-eskolan, 2008- 2011 urteen artean jaiotakoak dira guztiak. Bi taldetan banatu dira entrenamenduak, 17:00etatik 18:00etara txikienak, 2008an jaiotakoak, eta 18:00etatik 19:00etara nagusitxoagoak.

Dena dela, norberaren entrenamendu-ordua ez denean ere, frontoiaren atzealdean, pilotan egiteko aukera izango dute ikasleek (gogoratu guraso edo familiartekoek zaindu beharko dituztela frontoiko sartu-irtenak).

Entrenamendu hauek helburu nagusi bat dute: txikienek pilota gozatu dezatela, eta horretarako baliabideak jartzen saiatuko dira entrenatzaileak. Bada, bagoaz aurrera.

Bizi pilota bizia!


Erantzun bat “Pilota-eskolako txikienentzat, 2016-2017 denboraldia martxan” bidalketan

  1. Sara-ren avatar

    Ondo-ondo hasi, eta animo!

Utzi erantzuna Sara(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude