Mendi lehiaketak – Concursos

Klubeko bazkide eta federatu guztiek klubaren mendi-lehiaketetan parte hartu dezakete eta baita Euskal Mendizale Federazioaren 100 Mendien Lehiaketan ere.

Horretarako, urte bakoitzean igotako mendi zerrenda klubean entregatu beharko du interesatuak horretarako prestatuta dauden txarteletan, normalean klubaren finalista eguna baino 15 egun lehenago (data zehatza urtez-urte aldatu egiten da, baina webguneko albiste batekin jakinaraziko dugu).

Klubaren lehiaketak hauexek dira:

  • Urte baten 10 mendi ezberdin igotzea
  • Urte baten 20 mendi ezberdin igotzea
  • Urte baten 50 mendi ezberdin igotzea
  • Urte baten 10.000 metro igotzea (mendien altuera kontuan izanda)
  • Urte baten 25.000 metro igotzea (mendien altuera kontuan izanda)
  • Urte baten 50.000 metro igotzea (mendien altuera kontuan izanda)

100 mendien lehiaketa

Ehun Mendien Lehiaketa beste hainbeste menditarako igoerak egitea da, beti ere mendi horiek Euskal Herriko Mendien Katalogoan baldin badaude.

Lehiaketa honek mendizaletasuna sustatzea eta bultzatzea du helburu eta gure herria hobeto ezagutzea lortu nahi du naturarekiko errespetua gordez.

Ekintza hauek lehiaketaren araudia betez eginez gero, Ehun Mendietako Mendizaleen Anaidian sartzen da mendizalea eta diploma eta domina jasoko ditu.

Araudia Euskal Mendizale Federazioak argitaratzen du bere webgunean.

Txartel ereduak

Klubean lortzeaz gain, hauexek dira mendien zerrenda klubera ekartzeko erabili daitezkeen txartelen ereduak.

Mendien zerrenda

Katalogoaz gain, hainbat webgunetan ikusi daiteke zein diren Ehun Mendien Lehiaketarako balio duten mendiak. Hemen adibidez: