Azken orduetan Eusko Jaurlaritzak hartu dituen erabakien ondoren, datozen asteetarako aurreikusitako ekintzak bertan behera uztea erabaki dugu. Beraz, urriaren 31rako eta azaroaren 7rako aurreikusita zeuden Artzaintza Naturbidearen etapak ez dira egingo ezta haurren irteerak ere. Urriaren 29rako aurreikusita zegoen 2021 urteko egutegia egiteko bilera ere ez da egingo. Hala ere, […]
Albisteak
Irailaren 16tik 22ra artean Mugikortasunaren Europako Astean hainbat ekintza egingo dira Eibarren Eibarko Kirol Patronatuak eta Udalak antolatuta, horien artean hauexek nabarmenduko genituzke: Irailaren 15 eta 17an goiz eta arratsaldeko ordutegietan “Nordic Walking” bataioa egingo da. Izenemateak 943 70 84 08 telefonoan Irailaren 19an Nordic Walking martxa egingo da Untzaga-Ipurua-Unbe-Txonta-Untzaga […]
Federazioaren eta klubaren oporraldia dela-eta Mendi Federatu txartelak tramitatzeko azken eguna uztailaren 23a izango da. Kontuan izan azken egunetan tramitatutako txartelak EZINGO DITUZUELA JASO NAHIZ ETA FEDERATUTA EGON. Abuzturako federatu-txartela behar duenari TRAMITEAK LEHEN BAILEHEN egitea gomendatzen diogu. Debido a las vacaciones de la Federación y del Club, os comunicamos […]
Mendizale agurgarria: Lerro hauen bidez Deporreko Mendi Taldean hartutako azken erabakien berri eman nahi dizugu: Ekaina eta uztaileko irteera guztiak bertan behera uztea. Bulegoa itxita mantentzea, hau da, jendeari ez diogu aurrez aurreko arretarik eskainiko. Mendian federatzeko tramiteak berrartzea ekainaren 1etik aurrera. Tramitazioa internet bidez egin beharko da eta dokumentazioa emailez […]
Jakingo duzuenez maiatzaren 3an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean SND/388/2020 agindua, beste gauza batzuren artean, kirol profesional eta federatua praktikatzeko hainbat baldintza ezartzen dituena. Hemen duzue Euskal Mendizale Federazioak horren harira argitaratu duen komunikatua, bertatik parrafo hau atera dugu zuen interesekoa delakoan: Las y los deportistas federados podrán entrenar dos […]
Dakizun moduan, gobernuak alarma egoera, gutxienez, apirilaren 12ra arte luzatzea erabaki du. Neurri horren aurrean, hurrengo asteotarako aurreikusita genituen ondorengo bi irteerak bertan behera utzi behar ditugu: Martxoak 28. GR 282 – Artzaintza Naturbidea 8: Lizarraga – Trekua (1265 m.) – Uharte Arakil Apirilak 9/13. Aste Santua. Lleidako Pirinioaurrea. San […]
Aurten ere martxoan zehar Mendi Jardunaldiak antolatuko ditugu hainbat ekintzarekin. Hona hemen ekintza guztien laburpena Martxoak 1, igandea: Zuhaitz Eguna Eibarko Udaleko Ingurumen sailarekin, Debegesarekin eta Eibarko ikastetxeekin batera Zuhaitz Eguna ospatuko dugu. 9:30tan Depor aurrean irtenda Iturburura joango gara eta han zuhaitz landaketa egingo dugu. Martxoak 4, asteazkena: “Mendirako […]
2020ko egutegian bi proiektu nagusi izango ditugu: batetik iaz hasitako GR 282 – Artzaintza Naturbidearen ibilbideekin jarraituko dugu. Aurtengoan Lizarragako mendatean hasi eta Otxandiorainoko etapak egingo ditugu. Bestalde Deba Bailararen Itzulia deitu duguna ere egingo dugu. Proiektu honekin Deba ibaiaren arro guztia, bere adarrak sartuta, 10 etapetan ibiltzea nahi dugu, […]
Gure taldekide Raimundo Muñozi esker, hemen 2019an burutu dugun GR 282: Artzaintza Naturbidea ibilbideari dagozkion etapetan egindako argazkiekin egindako bideo-muntaia.
Datorren asteartean, abenduaren 10ean, hasiko dugu 2020 urtean Mendiko Federatu Txartela eta Asegurua izateko kanpaina. Informazio guztia hementxe lortu dezakezue. El próximo martes 10 de diciembre comenzaremos la Campaña de Tramitación de Tarjetas de Federados y Seguros de montaña para el año 2020. Aquí tenéis la información completa.
Kaixo, lagun! Bilera bat antolatu dugu 2020ko mendi irteeren egutegia prestatzeko. Eguna: 2019-10-29 (asteartea) Ordua: 19:00 Tokia: Eibarko Klub Deportiboa Irteeraren bat antolatzeko asmoa izanez gero, etorri zaitezte, mesedez, zure proposamenarekin bilerara. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan. Reunión preparatoria del calendario de 2020 Estimado amigo/a! Hemos convocado una reunión para preparar el calendario de salidas […]
Orain dela aste batzuetatik hona, aspaldi Deporrek Eibar inguruan jarritako hainbat iturri eta beren inguruak konpondu ditu Andirao Eibarko Baserritarren Elkartearen ekimenez Eibarko Udalak. Mezu honen bidez, Eibarko Klub Deportiboak bere esker ona adierazi nahi die biei lan hau egiteagatik. Ikusi zein dotore gelditu diren iturriak.