Kaixo korrikalariok Nahiz eta justu ibili, 2017ko trail irteeren “pokerra” osatzeko Udazkentraila antolatu dugu azaroak 11rako. Irteera goizeko 8:30tan izango da Deportibo aurretik (10-15 minutu lehenago egotea gomendatzen da) eta parte hartzeko kalamuakorrikalaritaldea@gmail.com emailera zuen izen-abizenak bidali zenbat jenderekin aurkituko garen jakiteko. Udazkentrailaren ibilbidea nahiko erraza da, zailtasun tekniko eta desnibel […]
2017-11 Azaroa
(Orria || Track) Azalpena Eibartik irteera: 7:30etan Balmasedako Zubi Zaharraren ondoan ekingo diogu gure zeharkaldiari, tren geltokirantz joko dugu bertatik eta, Bilborantzako errepidea hartuz, suhiltzaileen parkera iritsiko gara. Bertatik aurrenik asfaltaturiko errepide bat hartuko dugu eta, ondoren, legarrezko bide bat. Pistan gora goazela, ur hoditeria baten azpitik igaroko gara. Berau […]
(Orria || Track) Azalpena Eibartik irteera: 07:00 etan. Ordunteko presatik abiatzen gara, dikea gurutzatzen dugu eta bere Mendebal muturrean kokatzen gara; igoera zuzen gorantz doan erdiko pistatik hasten dugu. Gainerako igoera ondoz ondoko sigi-sagak eginez doa La Maza de Pando mendia inguratzen duen pistara iritsi arte. Pistatik jarraituko dugu lehenengo […]