Eguberriko goizeko 8:15tan 35 lagun bildu ginen ‘Deporren aurrean’ eibarko menditikan korrika egiteko eta batez ere goiz zoragarri bat pastzeko asmoarekin, aipatzeko ia herena neskak ziren, txalo bero bat haientzat! Eta 8:30ak pasata Ixuaruntza abiatu ziren, Itzio, Arrajola eta Urkoko maldak gainditu ostean. Usartzan geldiunea izateko adoz jarrita, askarrenak eta […]
2016ko Egutegia
Orria || Track IRTEERA (12€) +BAZKARIA (20€) : 32€ AZALPENA Aulesti herrian polikiroldegi ondotik hasiko gara oinez (01), Markinara eta Munitibarrera doazen errepide bien bitartetik, beherantz, pik-nik gune batera doan kale batetik. Errepide estuari jarraituz, baserri batera iritsi baino apur bat lehenago zubi bat zeharkatuko dugu gure ezkerretara (02), eta […]
Orria || Track AZALPENA Itsasu herritik, Atheka Gaitza (Pas de Roland) izeneko paraje ederretik, Errobi ibaiaren ondotik jarraituko dugu Laxia izeneko auzoraino. Laxian (40 m.), izen bereko erreka zeharkatu zubitik, eta ekialderantz jarraituko dugu , Errobi ibaia ezkerretara dugula eta ordu laurden ibili ondoren ezkerretara beheraxego baserri bat igaro ondoren, […]
Orria || Track AZALPENA La Bien Aparecida-ko Santutegia igaro eta, 1,5 kilometrora, gutxi gora behera, baserri baten ondoan utziko gaitu autobusak. Gauzak horrela, bertan ekingo diogu gorako bideari Campo Layal izeneko hurbileko mendatera igoaz. Bertan utziko dugu errepidea gure ezkerretik pista bat hartuz, Monticueva ingurura garamatzana. Horretarako hegaletatik agertzen zaizkigun […]
TRACKS Alto de San Lorenzo-Alto de la Magdalena-Braña la Mesa-Saliencia Peña Orniz (2194m) – Picos Blancos (2065m) La Cueta-tik La Penouta (1972m) El Puerto -Valle de Lagoko ibilaldia. PR.AS-16 AZALPENA Alto de San Lorenzo-Alto de la Magdalena-Braña la Mesa-Saliencia San Lorenzo Gaina, Teverga eta Somiedo kontzejuen mugarrian bertan kokatzen da. […]
Orria || Track AZALPENA Santa Olajako herritik ekingo diogu gure ibilbidea ,herriaren goialdean hasiz. Aska eta iturria bertan. Askaren eskuinetik lokaztutako bide bat hartuko dugu baserria gure eskuinera utziz (HM). Igoerari, ia berehala, pagadian murgiltzen den bidean barrena ekingo diogu. Antzinako bidea dugu, oso ongi trazatua, galtzada garbia, inoiz harkaitzean […]
Orria || Track (Opción A / A Aukera) || Track (Opción B / B Aukera) AZALPENA Etapa honetan, Peña Alta gailurra igoz eta mendi-zerratik bertatik jarraituz eginez, behin gailurrera helduta, badu nahiko aireko jaitsiera bat eta jarraian, gailur zorrotzetik pasarte bat. Jaitsierak harrapakin onak ditu eta gailur-pasartea ezkerreko bidezidor batetik salbatu daiteke. […]
Orria || Track AZALPENA Arabako Lagran (01) herrian hasten dugu 4. Etapa hau; GR38-aren marka gorri eta zuriak hartzen ditugu hegoranzko norabidean eta haiek inoiz utzi gabe ia Del Toro mendatera iritsiko gara, baina metro gutxi batzuk lehenago gure ezker aldean ezkerrera, Ekialdera, biratu behar dugula adierazten digun mugarri handia […]