Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Eguna – Donostia (kronika+argazkiak)

Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Eguna ospatu zen pasa den igandean, Donostian, eta bertan parte hartu zuten, Gipuzkoako beste herrialde batzuetako haur askorekin batera, Eibarko 55 haurrek.

Aitzarte Mendizale Taldeak Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean primeran antolatutako 9 km-ko ibilbide zirkularra burutu zuten bertaratuek, Egia auzotik abiatu eta Ulia mendian barrena.

Eguraldi atsegina izan zuten ibiltzeko, lainoak eta ostarteak nahastuz, basoaz nahiz itsasorako bista paregabeez gozatuz. Amaieran, jai giro ezinhobean, hamaiketakoa eta opariak jaso zituzten partaide guztiek.

Hurrengo irteera, ikasturteko bigarrena, azaroaren 22an izango da: Elosua – IRUKURUTZETA – Azkarate. Ikusi umeen irteeren egutegia hemen.

Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Eguna - Donostia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak