Urriak 29, Igone Campos nutrizionistaren hitzaldia

“Nutrizioa erresistentziako kiroletan” hitzaldia eskainiko digu Igone Campos nutrizionistak ostegun honetan, urriaren 29an, gure egoitzan. Ogibidez nutrizionista izateaz gain, mendi korrikalaria eta mendiko eskiatzaile ere bada Igone.

Hemen topaketa honen datuak:

  • Noiz: urriak 29, osteguna.
  • Ordua: 18:30etan.
  • Tokia: Deporren egoitza
  • Hizkuntza: hitzaldia euskaraz emango du Igonek.

Trail taldeak antolaturiko lehen hitzaldi honek Teknikerren babesa dauka.

igone-campos-hitzaldia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak