EIBAR100 Trail Erronka arrakastatxua izan dela esan dezakegu.
Parte hartzaileak oso pozik azaldu dira ibilbidearekin eta antolaketarekin.
100 pertsona baino gehiagok eman zuten izena eta partaideen laurdena emakumeak izan dira.
Partaideetako asko gazteak izan dira eta trailarekin beraien lehen esperientzia izan zuten. Euren hitzetan, oso esperientzia positibo moduan baloratzen dute, ez lehiakorra izateak eta taldearen babesarekin joateak erraztu egiten duela.
Erronkaren distantzia eta gora-beherak zailak dira eta edizio honetan, eguraldiak ere bere zailtasun puntua jarri zion, aurreko urtean baino parte hartzaile gutxiagok bukatuz 100km-ak. Zortzi izan ziren 100 kilometroak osatu zituztenak, eta horien artean, lehen aldiz, neska bat, benetan ere pozgarria.
Amaierako oparien zozketan giro aparta egon zen. Esker mila babesleei eta 31 opariak eman zituzten Eibarko saltokiei euren eskuzabaltasunagatik.
Ea hurrengo irteeretara (UdazkenTrail, urrian 18an, eta GabonTrail, abenduaren 24an) animatzen diren, Trailarekin gozatzen jarraitzeko.
Aurtengo esperientziarekin, EIBAR100 Trail Erronkaren 3. edizioa berriro egiteko ilusioz eta motibazioz bete gara. Horrenbestez, 2028an elkar ikustea espero dugu!
Erronkaren kamiseta erostea nahi duenak pasa dadila Deporren bulegotik asteartean edo ostegunean, 19:00etatik 20:00etara.








Utzi erantzuna