Martxoak 28: Trabuko bidea 1: Oiartzun – Munagirre – Goizueta

Irteera honekin “Trabuko bidea” deitu dugunari hasiera emango diogu.

“Goizuetan bada gizon bat, deritzen zaio Trabuko”hitzekin hasten da Mikel Laboak famatuegin zuen kantu hura. Kantako gertakizunak oinarri hartuta, Goizuetako Arainburu MendiTaldeak 2025ean zehar “Trabuko bidea” izeneko ibilbidea osatu zuen, Goizuetatik Iruñarainoko bidea egiteko.

Artxiboetako dokumentazioak dioenez, 1747an agindu zuten Goizuetako lau lagun, dirufaltsua egiteagatik, Goizuetatik Iruñako kartzelara eramatea. Gaizkile horiek Joseph de Etchagarai, Joseph de Quillaberri, Gracian de Echeverria eta Juan Antonio de Navaz ziren, eta urte hartako gabonen atarian atxilo hartu eta hurrengo egunetan zehar eramanzituzten Iruñera, bidean 3 geldialdi eginez: Leitza, Ihaben eta Otsakarren (Antsoain).

Hiru geldialdi horiek aintzat hartuta osatu ziren Trabuko bidearen etapak. Guk etapa horiekmoldatu egin ditugu, Iruñera azkar iritsiko ginatekeelakoan, beraz Ihaben ingurutik aurrera,beste ibilbide bat egingo dugu Iruñea inguratuz.

Trabukoren kantak gordetzen dituen misterioen inguruan gehiago jakiteko Bertsolari aldizkariko laburpen hau irakurri dezakezue, edo Patziku Perurenaren “Goizuetan bada gizon bat. Trabukoren kantako misterioak” liburu interesgarria irakurri.

  • Irteera: Oiartzun
  • Helmuga: Goizueta
  • Irteera ordua:
    • Ego Gain: 8:00
    • Urkizu / Bidebarrieta 66: 8:05
  • Ibilbide ofiziala
  • Ibilbide alternatiboa
  • Deskargatu ibilbide-orria eta mapa
  • Izen-ematea:
    • Bazkideak: 15 €, ez-bazkideak 20 €
    • Emailez: mendia@deporeibar.com helbidean
    • Presentzialki, klubaren bulegoan astearte eta ostegunetan, 19:00tatik 20:00tara
    • Telefonoz, 943 20 19 04 zenbakian, astearte eta ostegunetan, 19:00tatik 20:00tara