Haurren ibilaldi neurtua Antzuolan

Joan den igandean, Eibarko 57 haurrek Antzuolan ospatutako Gipuzkoako Eskolarteko XXXVIII. Mendi Ibilaldi Neurtuan parte hartu genuen, beste herri hauetako neska-mutikoekien batera: Bergara, Elgeta, Antzuola eta Deba.

Aukeran bi ibilde zeuden, luzea eta motza, eta eibartarron hautua izan zen 9,7 kilometroko ibilbide luzea egitea. Antzuolako Arrola Mendi elkarteak bikain antolatu eta gidatutako ibilbidean aukera izan genuen herriko plazatik igarota trenbide zaharrera igotzeko, hainbat tunel zeharkatu, Iturriotz eta Uzarraga auzoetatik igaro, eta San Martzial ermitan hamaiketakoa egin ostean berriz herrira jaisteko. Euria erruz egin zuen arren, azken unean eguzki izpien goxotasunaren saria jaso genuen.

Baserri ederren artean zelai berdeetan murgilduta, beste behin, naturak bere alderik basatiena erakutsi zigun, erabat hazitako erreken handitasunarekin.

Hurrengo irteera, ikasturteko zortzigarrena maiatzaren 10ean egingo dugu:ย Arantzazu โ€“ TELLAKASKUETA (1.179 m) โ€“ Urbia โ€“ Arantzazu.