Martxoak 14, GR289 Hartzaren urratsak: Leintz Gatzaga – Orkatzategi – Araotz

Oharra:

Autobusa eliza ondoan dagoen ostatuaren osteko parkingean aparkatzen saiatuko gara. Ezinezkoa bada, Arrikurutz kobetako parkinean egongo da (2 km errepidez Arantzazurantz)

Ibilbidearen deskribapena:

[0 km] Leintz Gatzagan, Dorletako santutegira doan bidean zehar hasiko dugu ibilaldia.

[1 km] Arlaban portuko errepidea. Amabirjinaren irudia dagoen tokian gurutzatu behar dugu errepidea.

[4,3 km] Makatzgain.

[5,7 km] Leizargarate. Aterpea. Ipar-ekialdera egingo dugu, Degurixarantz.

[9 km] Degurixako harana.

[10,8 km] Kontrastako lepoa. Nahi duena Andartora (1074 m.) igo daiteke.

[13,3 km] Ugastegiko lepoa. Ibilbide ofiziala egin nahi dutenek, Iparralderantz jarraituko dute. Alternatiboa egin nahi dutenek marra zuri eta gorriei jarraitu besterik ez dute egin behar Araotzera jaisteko.

[14,8 km] Orkatzategi (860 m.) Ikusgarria da Urkulu eta Udalatx ingururako ikuspegia. Hegoalderantz jarraituko dugu marka zuri eta horiei jarraituz.

[16,7 km] Aitzulo. Arkaitzean dagoen kobazulo natural ikusgarria. Marka zuri-horiei jarraituko diegu Araotzera iristeko.

[18,6 km] Araotz. Zeharkaldiaren amaiera.

4 LEINTZ GATZAGA - ORKATZATEGI - ARAOTZ

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak