Aurrekoan ez bezala, oraingoan bai, eguraldi argia eta eguzkitsua jaun eta jabe izan genituen Zegamara egindako txangoan.
Aldapan gora hasi eta berehala atzean utzi genituen Irun-Madril tren linearen azpiko tunela, artzai txabolak eta hainbat ur-jauzi ikusgarri, Aizkorri mendizerratik datozen errekatxoak eta urak jasotzen dituen kanalaren zatirik xarmangarriena bertatik bertara ezagutzeko.
Kanal hau 1925. urtean eraiki zen indar elektrikoa lortzeko, eta gehienbat Zegamako papelerak erabiltzen zuen. Kanalaren bukaeran, Iturbieta izeneko presatxoan geldialdia egin genuen hamaiketakoa jateko.
Basoaren freskotasun eta edertasunean barrena ibili ondoren, Zegamako apeadero zaharrean amaitu genuen 8 km bueltako ibilaldi zirkularra.
Guztira 69 haur izan ziren, hainbat gurasok lagunduta, txangoan parte hartu zutenak.
Hurrengo irteera, ikasturteko zazpigarrena, 2026ko martxoaren 15ean izango da: Ibilaldi Neurtua (Antzuola). Ikusi umeen irteeren egutegia hemen.

















































































































































Utzi erantzuna