Manuel Iradier Txangolari Elkartearekin senidetze-eguna 2026

Gasteizko Manuel Iradier Txangolari Elkartearekin senidetuta dago Eibarko Klub Deportiboa eta hori ospatzeko, eta harremana lantzeko, hainbat topaketa antolatu ditugu azken urteetan.

Aurtengoa otsailaren 28an ospatuko dugu, Arabar Errioxan mendi-irteera eta bazkaria eginez.

Otsailaren 28an ondorengo programa daukagu:

  • 8:00etan irteera Eibartik.
  • Lagran – Peña del Castillo – Laguardia ibilaldia (15km, 700 metro positiboko desnibela).
  • Bazkaria Laguardiako Las Postas jatetxean
  • 18:00 – 18:30 inguruan Eibarren bueltan.

Izen-ematea:

  • Plaza mugatuak: 20 pertsonak eman dezakete izena gehienez.
  • Bazkariaren prezioa: 30 €
  • Izena emandako pertsonen arabera kotxeetan edo autobusean joango gara, irteeraren prezioa horretara egokituz.
  • Emailez: mendia@deporeibar.com helbidean.
  • Presentzialki, klubaren bulegoan astearte eta ostegunetan, 19:00tatik 20:00tara
  • Telefonoz, 943 20 19 04 zenbakian, astearte eta ostegunetan, 19:00tatik 20:00tara
Iradier senidetze-eguna 2026

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak