Batean zein bestean begiratuta, eguraldi txarra iragarrita zegoen, aste osoan zehar, igandeko txangorako. Hala ere, 78 haur izan ziren, guztira, hainbat gurasok lagunduta, Orioko hondartzatik abiatu, Kukuarri tontorra zapaldu, eta 10,5 kilometroren buruan, Igeldoko kanpinera oinazean iritsi ziren partaideak.
Eta haiek erakutsitako balentria eta esfortzuak saria izan zuen, hain zuzen, aurreikuspen guztiak gaindituz, aterrik eutsi baitzion goizak eta ez zen beharrezkoa izan aterkinik zabaltzea.
Hori bai, aurreko egunotako euriteek ibilbidea erabat lokaztuta utzi zuten, batzuen zailtasunerako eta beste batzuen gozamenerako.
Bestetik, ikasturte honetan, bigarrenez, basurde uxaldia tokatu zitzagun parean, baina ez zen oztopo izan ibilaldia normaltasunez burutzeko.
Hurrengo irteera, ikasturteko seigarrena, 2026ko otsailaren 22an izango da: Aizkorpeko ubidea eta mandobidea (Zegama). Ikusi umeen irteeren egutegia hemen.










































































































Utzi erantzuna