Urtarrilak 24, GR289 Hartzaren urratsak: Arrasate – Atxorrotx – Leintz Gatzaga

  • Irteera: Arrasate
  • Helmuga: Leintz Gatzaga
  • Irteera ordua: 8:00
  • Itzulera ordua (ustezkoa): 17:00
  • Ibilbidea
  • Deskargatu ibilbide-orria eta mapa
  • Izen-ematea:
    • Bazkideak: 15 €, ez-bazkideak 20 €
    • Emailez: mendia@deporeibar.com helbidean
    • Presentzialki, klubaren bulegoan astearte eta ostegunetan, 19:00tatik 20:00tara
    • Telefonoz, 943 20 19 04 zenbakian, astearte eta ostegunetan, 19:00tatik 20:00tara

Ibilbidearen deskribapena:

[0 km] Fagor enpresaren ondoan hasiko gara oinez, bidegorrian zehar Aretxabaletarako zentzuan, baina hasi eta berehala ezkerrerako bidea hartuko dugu. Uneoro marka zuri eta gorriei jarraituko diegu.
[4,5 km] Urkulu urtegia
[6,5 km] Areantza auzoa, errepidea utzi eta mendi-bidean gora egingo dugu
[7,9 km] Zuhaitz eta belar arte baten norantza poste bat ikusiko dugu, eta iparralderantz egingo dugu Mendiola auzora.
[11,3 km] Eskoriatza. Atxorrotzerako igoerari ekingo diogu.
[14,3 km] Atxorrotz (736 m.). Nafarroako erresumaren gaztelu bat zegoen hemen. Hegoalderantz egingo dugu.
[17,7 km] Errepidea gurutzatu
[18,2 km] Dorletako santutegia, iritsi gara Leintz Gatzagara
[19 km] Leintz Gatzaga, zeharkaldiaren amaiera.

2 ARRASATE - ATXORROTZ - LEINTZ GATZAGA