Pasa den igandean bi autobus bete abitu ginen Eibartik, guztira 72 haurren partaidetzarekin eta hainbat gurasoren laguntzaz, 9 km-ko ibilaldia burutzeko.
Oraingoan, ibilbidea Andoaingo Txertota jatetxetik hasi genuen, eguraldi atseginarekin, kilometro gutxiren buruan, Leitzaran bailarako ur-kanaletatik Oindolar (435 m) mendia gainditzeko.
Kasualitatez, inguruan basurde uxaldia zegoen, baina ez zen oztopo izan aurreikusitako planarekin jarraitzeko.
Tontorrean haize zakarra eta talde argazkia atera bezain laster beheranzko bidea hartu genuen, txangoa Villabonako football zelaian amaitzeko.
Hurrengo irteera, ikasturteko laugarrena, abenduaren 14an izango da: Kanpazar – ARTADI (509 m) – BESAIDE (555 m) – Udala. Ikusi umeen irteeren egutegia hemen.






















































Utzi erantzuna