Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna – Azaroaren 23an

Ehun Mendi Lehiaketa Euskal Herriko Gailurren Katalogoan sartutako ehun menditara igoera bana egitean datza, hau da, katalogoko ehun mendi desberdinetara igoera bana, ehun igoera guztira. Euskal Mendizale Federazioan tradizio handiko lehiaketa da.

Gure Klubeko 172 mendizalek osatzen dute anaidia, hemen ikusi daitekeen moduan. Ehun igoerak osatu zituzten Klubeko lehen mendizaleak Indalecio Ojanguren (kartelean eskuinean agertzen dena) eta Jose Martinez izan ziren, 1926. urtean.

Hona hemen Federaziotik bidaltzen diguten oharra:

2025eko Anaidiaren topagunea Arrateko gaina izango da, goizeko 9:00etan, eta handik abiatuko gara Kalamua ehundun-mendira (770 m) igotzeko

Ohikoa denez, Kalamuatik jaitsi ondoren, “anaia-arreba berriei” ongi etorria emango diegu ekitaldi xume batekin. Bertan banatuko dira diplomak, 12:30ak aldera.

Aurten, Ehun Mendien Lehiaketa amaitu duten 109 mendizaleri omenaldia egingo zaie, haien artean, Ehun Mendien Anaidian sartu izana egiaztatzen duen diploma jasoko duten 54 kide berri -Ehun Mendien Lehiaketa lehenengo aldiz osatu dutenak-, eta “ehundune” berriak osatu dituzten 55 pertsona gehiagori ere.

Aldi berean, opari bana emango zaie bai Anaidiaren kide berriei, bai “ehundune” berria osatu dutenei. 

Ondoren, pintxopote txiki bat egingo dugu inguruan.

Izena ematea doakoa da, baina parte hartzeko izena ematea nahitaezkoa da.

Izen-ematea eta informazio gehiago hemen.

ehun-mendietako-anaidiaren-eguna-2025

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak