Pasa den igandean Irunen ospatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Egunean Eibarko 63 haurrek hartu zuten parte, hainbat gurasok lagunduta, eta beste herrialde batzuetako partaideen konpainian, Erlaitz mendi taldeak Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean antolatutako 7 km-ko ibilbide zirkularra betetzeko.
Eguna euri-zaparraden mehatxupean hasi bagenuen ere, azkenean nahiko aterrik eutsi zion goizak, eta partaideek arazorik gabe burutu ahal izan zuten aurreikusitako ibilaldia.
Amaieran, bertaratu guztiei hamaiketakoa eta opariak banatu zitzaizkien giro paregabean.
Hurrengo irteera, ikasturteko hirugarrena, azaroaren 16an izango da: Villabona – OINDOLAR (435 m) kanaletatik. Ikusi umeen irteeren egutegia hemen.




































































Utzi erantzuna