Eibarko Klub Deportiboak antolatzen dituen XXV. Jardunaldi Mikologikoen baitan, hasiera ezinhobea eman genion 2025-2026 ikasturteko Haurren Mendi Irteerei.
Larunbat goizean, eguraldi bikaina lagun, trenez abiatu ginen Elgoibarrera, Aranzadi Zientzia Elkarteko aditu talde baten gidaritzapean, bertako baso batean elkarrekin goiza pasatzera. Iazkoarekin alderatuta, oraingoan partaidetza oso jendetsua izan zen, eta guztira 77 haur izan ziren, hainbat gurasok eta senitartekok lagunduta, txangoan parte hartu zutenak.
Azken egunotako euri faltak lurzorua oso lehor utzi zuen eta, ondorioz, bestetan baino zailagoa izan zen perretxiko ugari aurkitzea. Dena den, haurrek adi-adi jarraitu zituzten Aranzadikoen azalpen interesgarriak eta asko gozatu zuten igandeko erakusketarako apaingarriak batzen, lagun giroan pasatako goizean.
Hurrengo txangoa, ikasturteko 2.ena, urriaren 26an izango da: Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Eguna (Irun). Ikusi umeen irteeren egutegia hemen.


















Utzi erantzuna