Mendi martxa hau hitzordu garrantzitsu bihurtu da, bai federazio mailan eta bai kirol mailan ere, Euskal Herriko Mendizaleen Biltzarraren bidezko ekintza bateratuaren adierazgarri. Azken batean, egun berezi bat da, non Euskal Herriaren bihotzean gure mendizaletasuna elkarrekin ospatzen dugun.
2025eko urriaren 12a, igandez, izango da Euskal Herriko erdigune geografikora egingo den mendi martxaren data. Felix Isasa ingeniariaren arabera, erdigune hori Nafarroan dago, Andia mendilerroan, San Donato baselizaren inguruetan. Bere kalkulua egiteko, barizentroaren kontzeptuan oinarritu zen.
Erdigune hori Beriain menditik Olloko bailarera doan bidearen ondoan dago. Baita Lezitza menditik hurbil ere. Sakanako bailaran kokatua, Olibesarioko Saroia izenez da ezaguna. 1.236 metroko altueran dago, eta 2004an monolito txiki bat jarri zen bertan, Euskal Herriko erdigune geografikoa adierazteko.
Ehun urte baino gehiago igaro dira dagoeneko Euskal Mendizaletasunaren Federakundeak sortu zenetik. 1924ko maiatzaren 18an sortu zen Elgetan (Gipuzkoa), Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako mendi elkarteen ekimenez, “Federación Vasco-Navarra de Alpinismo” izenpean. Lehen egun hartan, 60 klub inguru batu ziren, 2.635 mendizale berri biltzen zituztenak, eta Antxon Bandrés izan zen lehendabiziko presidentea.
1986an Autonomia Erkidegoei eskumenak eskualdatzearekin batera, Federazioaren banaketa etorri zen, eta gaur egun bi federazio gara.
Informazio gehiago EMFren webgunean.




Utzi erantzuna