Urriak 11-12: Asón – Lunada

Urriak 11 eta 12ko astebururako Kantabria aldera irteera antolatu dugu Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera. Irteera honetan Asón bailara eta Lunada inguruan ibiliko gara.

Hauek dira xehetasunak:

Hauexek dira irteeraren xehetasunak:

  • Irteera: urriaren 11 goizaldean.
  • Lo egiteko tokia: La Incera aterpea (San Martín).
  • Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpeko afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkaria, eta 11an bidaian zehar gosaltzeko egingo den geldialdia.
  • Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea.

Prezioak:

  • Bazkidea: 130 €
  • Ez-bazkidea: 150 €
  • Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik). Fidantza eta ordainketa egiteko kontua hauxe da: ES85 3035 0078 8407 8000 5897
  • Irteera Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera antolatu dugu.
  • Izenematea irailaren 29an 19:30tan irekiko dugu bi elkarteok batera.

Izen-emateko bete formulario hau.

Eman izena lehenbailehen, plazak mugatuta daude-eta!

14-ASÓN-LUNADA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak