2024 egin genuen bezala Eibarko Udalarekin hitzarmen bat sinatu du klubak eta bertan Eibar inguruko mendietako bideak garbitzeko konpromisoa hartu du klubak. Hitzarmen honekin urtero bideak garbitzeko ardura hartu du klubak.
Hori horrela azken aste hauetan gure inguruetako hainbat bide garbitu ditugu, hala nola, Urkorako igoera, Urkoko “barrankoko” pasabidea, Illordo, Topinburu eta Galdaramiñorako igoerak eta abar.
Garbitu diren bideen artean, aspaldi itxita zeuden bi nabarmendu nahi ditugu: Pagola Txabolatik Akondiako leporakoa (burdibidea izandakoa) eta Altamiratik Galdaramiñora (Unbe izeneko mugarrira) doana.
Gainera oraingoan Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin batera, bideetan posteak eta seinaleak jarri ditugu bideok nora joateko diren azaltzeko.



Utzi erantzuna