Eibarko Finalista Egunaren kronika eta argazki-bideoak

Pasa den igandean, ekainak 8, Arraten ospatutako Eibarko Finalista Egunarekin itxiera borobila eman genien 2024-2025 ikasturteko Haurren Mendi Irteerei. Azkenean 78 izan ziren, guztira, domina jaso zuten haur sarituak, ikasturtean zehar 5 mendi irteera edo gehiagotan parte hartzeagatik. Deporretik oinez abiatuta, GRan gora Santakurutzen hamarretakoa egin eta Usartzatik Pagolako gaina gaindituta Arratera jaitsi ginen, jai giroan eta familia eta lagunen animoekin domina banaketa ekitaldia eta hamaiketakoa egiteko. Aurtengo ikasturtea arrakastatsua izan da, oso, 70 izan baitira, bataz beste, txangoetan partu hartu duten haurren kopurua, aurreko edizioetako partaidaidetza nabarmen igota.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak