Ekainak 14-15 Pirinioetara irteera

Ekainak 14 eta 15erako Pirinioetarako irteera antolatu dugu Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera. Irteera honetan Pico Serrato eta Diente de Batanes Norte egingo ditugu.

Hauek dira xehetasunak:

Hauexek dira irteeraren xehetasunak:

  • Irteera: ekainaren 14 goizaldean.
  • Lo egiteko tokiak: Bachimañanako aterpea
  • Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpetxeetako afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta 14ean bidaian zehar gosaltzeko egingo den geldialdia.
  • Ibilbidea zeharkaldi eran egingo da, beraz norberak beharrezko duen guztia motxilan eraman beharko du (gau bat eta 2 egun igarotzeko gauzak).
  • Izara-zakua behar da aterpean lo egiteko.
  • Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea.

Prezioak:

  • Bazkide federatua: 145 €
  • Ez-bazkide federatua: 165 €
  • Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik). Fidantza eta ordainketa egiteko kontua hauxe da: ES85 3035 0078 8407 8000 5897
  • Irteera Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera antolatu dugu.
  • Izenematea maiatzaren 27an 19:30tan irekiko dugu bi elkarteok batera.

Izen-emateko bete formulario hau.

Eman izena lehenbailehen, plazak mugatuta daude-eta!

PIRINIOAK - SERRATO eta BATANES

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak