Bazenekien Gasteizko Manuel Iradier Txangolari Elkartearen sorreran parte-hartze aktiboa izan zuela Eibarko Klub Deportiboak?
Lotura historikoaz gain filosofian ere hainbat antzekotasun ditugunez, senidetuta gaude bi klubak.
Hori ospatzeko eta harremana lantzeko topaketa antolatu genuen iaz Gasteizen, eta aurten Eibarren egingo dugu.
Ekainaren 1ean izango da eta programa hau izango dugu:
- 8:30: autobusa Eibartik
- 9:00: Mendi bueltari hasiera. Ixuatik Urko puntara abiatuko gara bertan taldeko argazkiak atera eta kateen bidetik berriz Ixuara bueltatzeko
- 10:30: Berriz Ixuara bueltauta, Kalamuara bidea hartuko dugu. Deporren iturrien bidetik.
- 11:30: Kalamuako parlamentuan hamaiketakoa eta Antxon Aldalalurren eskutik Deporra eta parlamentuaren arteko lotura gogoratuko dugu.
- 12:15: Kalamua puntara abiatuko gara. Argazkiak atera eta 10 minututan Jesus Gutierrez, Klubeko bazkide eta historialariak, Gerraren inguruko detaile batzuk azalduko dizkigu.
- 13:45: Arratera heltzean Gerraren inguruko ikus-entzunezko labur bat eta museoa erakutsiko dizkigu Jesusek.
- 14:30: Autobusez Depor tabernara jatsiko gara bertan lagun arteko bazkaria egiteko.
Izen-ematea:
- Plaza mugatuak.
- Prezioa: 40 € (autobusa, hamaiketakoa eta bazkaria barne).
- Emailez: mendia@deporeibar.com helbidean.
- Presentzialki, klubaren bulegoan astearte eta ostegunetan, 19:00tatik 20:00tara
- Telefonoz, 943 20 19 04 zenbakian, astearte eta ostegunetan, 19:00tatik 20:00tara
Utzi erantzuna