Haurren ikasturteko azken mendi irteera burutu genuen pasa den igandean (maiatzak 11), ikasturteko 8.en txangoa hain zuzen: Larraitz – Ausa Gaztelu – Zaldibia. Guztira 45 haurren partaidetzarekin eta hainbat gurasoren laguntzaz, 10,5 km pasatxoko ibilbidea osatu genuen.
Larraitz auzotik abiatu ginen, Aralarko parke naturalaren atarian, Txindoki ikusgarriaren mendi magaleko PR eta GR marken pista zabal eta erosoa jarraituz.
Jarraian, udaberriko paisaia berde bete-betean, pagadi eta errekatxo zoragarriak zeharkatu genituen, eguzki izpien goxotasunean Errekontako lepoa gainditzeko.
Aste guztian zehar egindako euriak ibilbidea lokaztuta eta irristakor utzi zuen, taldearen erritmoa normalean baino gehiago motelduz.
Hamaiketakoa eta talde argazkia egin ostean, Eniriotik datorren galtzada zaharrarekin bat eginez Zaldibira jaitsi ginen eguerdirako.
Honenbestez, ekainaren 8an ospatuko den Eibarko Finalista Egunarekin itxiera emango zaio 2024-2025 ikasturteko haurren mendi irteeren egutegiari.


































































































Utzi erantzuna