GR 322: Urkiaga – Adi – Zubiri

Mendebaldeko Pirionetan barrena, mendiko korrikalarientzat sortutako “Nafarroa Xtrem” izeneko lasterketa du oinarri GR 322 honek. Apirilaren bukaera aldean Lantzen elkartzen ditu korrikalariak, Esteribar, Erro, Baztan, Lantz eta Anue bailaretan zehar korrika egiteko. Ibilbidea hiru etapatan banatuta dago eta iaz etapa baten zati bat egin genuen (Saioa – Lantz), eta aurten beste bi etapak egingo ditugu.

Gaurkoan Urkiagako portuan hasiko dugu ibilbidea eta berehala Adiren maldetan zehar egingo dugu gora. Eguraldia lagun, ikuspegi bikaina izango dugu bertatik. Adi egin nahi ez duenak aldameneko pista baten zehar ekidin dezake bertako aldapa gogorra.

Ondoren baso ederretan zehar ekingo diogu Zubirirako bideari.

Azken aukera gisa, Urtasundik Eugirako bidea egin dezakegu eta ondoren Grarekin bat egin Zubirira iristeko.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak