Bi urtean behin egiten dugun bezala, aurten ere Eibarko Itzulia egingo dugu ekainaren 7an.
Irteera 7:00tan Eibarko Klub Deportiboan.
Itzulia doan da, baina anoa postuak antolatzeko izena ematea eskertuko dugu. Horretarako formulario hau erabili dezakezue: https://labur.eus/EibarkoItzulia2025
Kamisetak Eibarko Klub Deportiboan egongo dira salgai 12 euroan maiatzaren 13tik aurrera (ordutegia: asteartetik ostiralera, 18:00etatik 20:30etara).
Irteera neutralizatua egingo dugu korrikalarientzat izan ezik eta partehartzaile guztiak horretarako jarriko den zintaren atzetik joan beharko dira Olarreagaraino.
Bi anoa postu egongo dira: bata Goimendi auzoko Gure Basetxea txabolan eta bestea Arrateko Santutegian.
Ibilbidearen erdia bakarrik egin nahi duenak, Azitain auzoan amaitu dezake ibilbidea.
Ibilbidea puntu horiekin, zintarekin eta seinaleekin markatuta dago herrigunean izan ezik. Ohiko ibilbidean aldaketa txiki batzuk egin ditugu, adi mesedez seinaleztapenari.
Oharra: Itzuli honetan norberak bere ardurapean hartu du parte.
Deskargatu ibilbidea GPX formatuan.

Utzi erantzuna