GR 322: Urtasun – Baratxueta – Goitiko gaina – Apordoki – Olague

Mendebaldeko Pirinioetan barrena, mendiko korrikalarientzat sortutako “Nafarroa Xtrem” izeneko lasterketa du oinarri GR 322 honek. Apirilaren bukaera aldean Lantzen elkartzen ditu korrikalariak, Esteribar, Erro, Baztan, Lantz eta Anue bailaretan zehar korrika egiteko. Ibilbidea hiru etapatan banatuta dago eta iaz etapa baten zati bat egin genuen (Saioa – Lantz), eta aurten beste bi etapak egingo ditugu.

Gaurkoan Urtasunen abiatuko dugu ibilaldia (ibilaldi laburragoa egin nahi dutenek Eugiko urtegiaren horma izango dute abiapuntu), eta Baratxuetan barrena Iragira abiatuko gara. Handik Goitiko gaina igoko dugu eta baso ederretan zehar Apordoki gainetik pasatuko gara Aritzura jaitsi aurretik. Handik aurrera, Santiago bidea hartuko dugu Olague amaitzeko.

GR 322 - Baratxueta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak