7. Haurren Mendi Irteeraren kronika eta argazkiak: Mandubia – Kizkitza (676 m) – Beloki (659 m) – Antioko ermita (2025-04-06)

Pasa den igandean, apirilak 6, ikasturteko 7. haurren mendi irteera burutu genuen: Mandubia – Beotegi (729 m) – Beloki (659 m) – Antioko ermita (Zumarraga).

Guztira 68 haurren partaidetzarekin eta hainbat gurasoren laguntzaz, 9 km pasatxoko ibilbidea osatu genuen. Mandubia mendateko bentatik abiatu ginen, aldapa gogor baina labur bat gainditu ostean, Kizkitzako tontorra zapaltzeko.

Bertan atsedenaldi txiki bat egin genuen, besteak beste, mendien artean ezkutatzen den ermita eta itsasargi bitxia bertatik bertara ezagutzeko.

Ibilaldiarekin jarraitu genuen, gora eta behera etengabean, lehenengo eta behin Beotegi gainetik igaroz eta aurrerago, Belokiko tontorra zapalduz. Tarteka lokatza baina neurrian.

Eguerdiko eguzki izpien goxotasunean, beheranzko bidea hartu genuen, aurrez aurre Zumarragako bistez gozatuz. Autobusera iritsi aurretik, Antiguako ermita ikusgarria bistatzeko geldialditxoa egin genuen, euskal baselizen katedrala dena diotena.

Hurrengo irteera, ikasturteko zortzigarrena eta domina lortzeko azken aukera, maiatzaren 11n izango da: LARRAITZ – AUSA GAZTELU – ZALDIBIA


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak