Martxoak 22: Amezketa – Urreagako Haitza – Orexa

[0 km] Amezketa. Eliza ondoan hasiko dugu ibilaldia, gaur bidelagun izango ditugun GR-121 Gipuzkoako Itzuliaren marka zuri-gorriei jarraituz.

[3,8 km] Gure eskuman Aralarko Malloetako lehenengoa izango dugu.

[5,7 km] Gurdilleko lepoa. Araiz bailararako sarbidea ematen du lepo honek. Ezkerrera egin eta berehala gara gailurrean.

[6 km] Urreagako Haitza (783 m.). Iparralderantz jarraituko dugu.

[7,5 km] Zarateko lepoa. Ezkerrera eginez gero Bedaio auzora jaitsiko gara. Guk zuzen iparralderantz jarraituko dugu.

[10 km] Arraunetako lepoa. Beheranzko bideari kingo diogu.

[14 km] Ilarratzu. Araxes ibaia lehenego eta errepidea ondoren gurutzatuta, gorako bideari ekingo diogu berriz.

[15,6 km] Bidegurutzea. Iparralderantz hartuko dugu berriz ere jaitsierari ekiteko.

[17,2 km] Basabe ibaia gurutzatu eta Orexarako azken igoerari ekingo diogu.

[19 km] Orexa. Zeharkaldiaren amaiera.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak