Martxoak 8: Urdiain – Intsusburu – Txaradigorri – Etxarri Aranatz

[0 km] Urdiaingo igerilekuen ondoan hasiko gara oinez, GR-323 Bernoako Galtzada ibilbidearen marka zuri-gorriei jarraituz. Baso eder baten zehar gora egingo dugu, ia atsedenik gabe, Intsusburu gailurreraino.

[2,7 km] Intsusburu 942 m. Mendizerran zehar ekialderantz jarraituko dugu orain, beti ere marka zuri-gorriei jarraituz.

[6,7 km] Irumugeta 955 m.

[7,3 km] Zelatamuño 852 m.

[8 km] Hemen marka zuri gorriak utzi eta aurrera egingo dugu. Markei jarraituz gero, Lizarrustira iritsiko gara.

[8,5 km] Txaradigorri 987 m. Beherako bideari ekingo diogu. Bidean zehar PR zahar baten marka zuri-horiak ikusi ditzakegu, eta baita haritz ikusgarri eta zaharrak ere.

[15 km] Errepidearekin bat egin eta bere ondotik herriraino joango gara.

[16,5 km] Etxarri Aranatz. Zeharkaldiaren amaiera


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak