- Irteera: Olatzagutia
- Helmuga: Etxarri Aranatz
- Irteera ordua:
- Ego Gain: 8:00
- Urkizu / Bidebarrieta 66: 8:05
- Ibilbide ofiziala
- Distantzia: 19 km
- Goraka metatutako desnibela: 810 m
- Beheraka metatutako desnibela: 950 m
- Deskargatu arrastoa GPX formatuan
- Ibilbide alternatiboa (mendizarraren ertzetik)
- Distantzia: 16 km
- Goraka metatutako desnibela: 420 m.
- Beheraka metatutako desnibela: 800 m.
- Deskargatu 1. ibilbide alternatiboaren arrastoa GPX formatuan
- Ibilbide alternatiboa (basotik)
- Distantzia: 16 km
- Goraka metatutako desnibela: 420 m.
- Beheraka metatutako desnibela: 800 m.
- Deskargatu 2. ibilbide alternatiboaren arrastoa GPX formatuan
- Deskargatu ibilbide-orria eta mapa
[0 km] Olatzagutia edo Olaztin hasiko gara oinez, Urbasara doan errepide ondoan lehenengo eta ondoren errepidea alde batera utzita zuzen mendizerrara egiten duen bidezidor batetik.
[2 km] Errepideko bihurguneen arteko bidezidorrak erabiliz, mendizerraren iparraldera eramango gaituen bidexka hartuko dugu. Bidea harri pilekin seinaleztatuta dago.
[4,3 km] Altsasutik datorren bidearekin topo egingo dugu eta eskumara egingo dugu, mendizerrara igotzeko azken aldapa gainditzeko.
[4,7 km] Olaztiko Mugako Bretxa. Mendizerrerari jarraituko diogu ekialderantz.
[5,1 km] Bargagain 1153 m.
[6 km] Ixuripunta 1133 m.
[6,7 km] Balankaleku 1106 m.
[9,3 km] Santa Marina ermita eta aterpea. Sakanara begira mokadutxo bat jateko toki ezinhobea.
[10,4 km] Hemendik ezkerrera eginez eta altuera galdu gabe, Hiruaitzetako harkaitzetara helduko gara (joan eta etorri 800 m)
[12 km] Maiza 1182 m. Inguruko gailurrik altuena. Beriainerako bista zoragarria dago bertatik.
[14 km] Hemen beherantz egingo dugu, Etxarri Aranatz bistan dugula. Nahi duenak aurrean izango dugun San Adrian ermitara joan-etorria egin dezake (joan etorria 1,5 km)
[15,2 km] Bidegurutzea eta seinaleen postea. Bakaikura doan bidea utzi eta iparraldera Etxarri Aranatzera doan bidea hartuko dugu.
[19 km] Etxarri Aranatz. Zeharkaldiaren amaiera.
Utzi erantzuna