Pasa den igandean, urtarrilak 19, ikasturteko 4. haurren mendi irteera burutu genuen: Untzilla – MURUGAIN (776 m) – Apotzaga. Guztira bi autobus bete, 84 haurren partaidetzarekin eta hainbat gurasoren laguntzaz, 10 km-ko ibilbidea osatzeko.
Goiza freskotik hasi genuen, -1 graduko tenperaturarekin abitu ginen Aramaixoko Untzilla elizatetik, izoztutako paisaiaz gozatuz. Murugain (776 m) tontorrean haize hotza, baina egun argia eta eguzkia jaun eta jabe. Bistak paregabeak: Anboto, Orixol, Udalaitz… Han goitik jaitsi, hamaiketakoa egin eta pista zabal eta erosoa jarraituta, Eskoriatzako Apotzaga elizatean dagoen hilerri zirkular berezian amaitu genuen eguneko txangoa.
Hurrengo irteera, ikasturteko bosgarrena, otsailaren 16an: Urdaneta – PAGOETA (717 m) – Iturraran































































































































































































Utzi erantzuna