Urtarrilak 25: Araia – Arbarain – Ziordia

  • Irteera: Araia
  • Helmuga: Ziordia
  • Irteera ordua:
    • Ego Gain: 8:00
    • Urkizu / Bidebarrieta 66: 8:05
  • Itzulera ordua (ustezkoa): 17:30
  • Ibilbide ofiziala
  • Ibilbide alternatiboa (ibilbide erosoagoa da)
  • Deskargatu ibilbide-orria eta mapa
  • Prezioa:
    • Bazkideak 15 €
    • Ez-bazkideak: 20 €
  • Izen-ematea:
    • Epostaz mendia@deporeibar.com helbidean autobusa zein tokitan hartuko duzun esanez
    • Klubaren bulegora etorrita: astearte eta ostegunak 19:00tatik 20:00tara

[0 km] Araian hasiko dugu ibilaldia, Arabako Lautadako itzulia jarraitzen duen GR-25aren marka zuri gorriei ekialderantz jarraituz. Lehenengo kilometroak pista eta mendi-bidez izango dira Leze ingurura iritsi arte.

[4 km] Lezera iritsi baino lehenago, nahi duenak ezkerrera egin dezake eta Atxipi eta Artzanegi mendien arteko bidetik PR-3011ren marra zuri-horiei jarraituz Arbaraineraino joan.

[4,5 km] Leze koba. Hemen mendiaren kontra harrian egindako bide batetik egingo dugu gora. Adi eguraldi bustiarekin, harkaitza labankorra egon daiteke-eta.

[6,6 km] Olanoko aitzandia (1083 m.). Ekialderantz egingo dugu. Harkaitzen gainetik joan beharko dugu, agian bide garbi gabe.

[7 km] Olanoko aiztxiki (1058 m.). Iparraldera egingo dugu eta hemendik aurrera bide zabal baten zehar joango gara.

[8,6 km] Arbarain (1118 m.). Illarragorri edo Mugarrinagusi bezala ere ezagutzen da mendi hau. Bertan Araba, Gipuzkoa eta Nafarroak egiten dute bat. Antenaren ondotik egingo dugu aurrera, PRaren marka zuri horiei jarraituz.

[10 km] Ibirigana (1054 m.)

[10,4 km] Kipular (1065 m.)

[11,5 km] Adi, puntu honetan eskumarako bidea hartu behar dugu Ziordiarako jaitsiera hasteko.

[15 km] Ziordia, ibilbidearen bukaera.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak