Urtarrilak 1: Ongi Etorri 2025: Urko

Urtero egin ohi dugun bezala, eibartar guztioi urte berriari ongi etorria Urko gainetik emateko deialdia egiten diegu. Aurten, klubaren mendeurrena ospatzen dugula-eta, Baietz 312 Mendi proiektuaren barnean, Urkorako igoera guztiok batera egiteko deialdia egiten dizuegu

Horretarako mendi irteera berezia antolatu dugu urtero bezala, hauek dira irteeraren xehetasunak:

  • Irteera eta talde-argazkia: 9:00tan Klub Deportiboaren egoitzan (Toribio Etxeberria, 16)
  • Ibilbidea: Depor – Itzioko parkea – Arrajola – Aritxulueta – Elorretagana – Ameztiburu – Urko
  • Talde argazkia Urko puntan: 10:30tan

Honetaz gain egun guztian zehar, eta beste hainbat ibilibide erabiliz ere inguratuko da jendea, esaterako:

  • Amaña – Lindari – Elorreta – Urko
  • Milaflores – Iturburu – Amazabalegi – “kateen bidea” – Urko
  • Ixua – Urko

Oharra: Urkora igotzeko bide guztietan (Elorretako azken zatian zein Ixutik doan bidean) lokatza dago. Kontuan izan zuen oinetakoak aukeratzerakoan!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak