Pasa den igandean, abenduak 15, ikasturteko 3. haurren mendi irteera burutu genuen: FLYSCH-a. Bi autobusetan banatuta, guztira 56 haur animatu ziren, hainbat gurasok lagunduta, 8 km bueltako zeharkaldia burutzera.
Itziarko Itxaspe auzotik abiatu ginen, Deba eta Zumaia arteko itsasertzeko Babestutako Biotopoan barrena, Mendata eta Sakoneta puntu ikusgarrietatik igaroz, ibilaldia Elorriaga auzoan amaitzeko. Beste behin, eguraldiarekin kristoneko zortea izan genuen. Eguna euritsu hasi bazen ere, goizean zehar ez genuen tantan bakar bat ere izan, baina aurreko egunetan pilatutako urak oso lokaztuta eta labankor utzi zuen ibilbidea. Hurrengo irteera, ikasturteko laugarrena, urtarrilaren 19an:
Untzilla – Murugain – Apotzaga



































































































































































Utzi erantzuna